ZER OPARI EGIN GURE HAURRARI GABONETAN?


Sexu bereizketarik ez

Baloia eta panpina; mutila eta neska. Gizarte patriarkalaren ispilua. «Helduok baloia mutilari ematen diogu, eta panpina, neskari. Baloia mutilarentzat balio positiboak lantzeko egokia bada, neskarentzat zergatik ez? Neskek 5-6 urterekin etxekoa imitatzeko joera izaten dute, afektibitatea lantzen dute. Helduetan hori nabarmena da; gizonezkoek, oro har, haurrekin komunikatzeko zailtasunak izaten dituzte. Baloia eta afektibitatea balioak lantzeko egokiak badira, guztientzat dira egokiak, neska izan edo mutila izan».
Haurrari arrazoiak ematen erakutsi behar zaio, baina horretarako aurretik gurasoek gauza bera egitea beharrezkoa da. «Gu gara haurren ereduak. Garrantzitsua da haurrei zer eta zergatik nahi duten entzutea; 4 urterekin hasten dira haurrak eskatzen. Argudiatzen jakiteko, lehen 4 urteetan helduok gauza guztien zergatiak ematea beharrezkoa da», azaldu du Apodakak.
Jostailua erostea gauza erraza da; egokia aukeratzea da zaila. Apodakari jostailu egokiak erosteko truku berezirik dagoen galdetuta, ezetz erantzun du, baina aholku txiki bat, behintzat, eman nahi izan du. «Erosi aurretik pentsatu. Jostailuen bidez hainbat balio transmititzen dizkiegu haurrei. Gurasoak ez gara laguntzaile soilak; hezitzaileak ere bagara».

Galderak
1. Ze opari egiten diogu gure haurrari gabonetan?
2. Neskari ze oparitzen diogu?
3. Mutilari ze oparitzen diogu?
4. Bereizketarik ematen al da opariak egiterako orduan?
5. Bereizketa desagertzeko , zer egin dezakegu?
6. Zergatik ematen da bereizketa hau?