Stuff aldizkarian azaltzen diren aholkuak bikotea ez galtzeko. Zein opari egin behar zaizkion adierazten du: Fregona, sartagia, ruloak, mantala... Amari egin diezaiokezun oparirik original eta praktikoena, erratz elektrikoa. 5 gizon, horietako batek neska eskumuturretik modu oldakorrean helduta dauka. besteak begira. Egunerokotasunean ikusi dezakegun iragarkia. 2003-an Espainiara oporretan joateko iragarki promozionala
Ezkerrean,Bartzelonan 2001-an ateratako iragarki bat patinete bat erosteko.
Eskuman, abeltzaintza empresa batek, idisko (zezen sementala) baten inguruko iragarkia. GALDERAK Ohartzen al gera egunero telebistan, aldizkari zein kaleko karteletan publizitate sexista agerizkoa dela? Zein arazo ekar ditzakete honelako iragarkiek? Uste al dezue hezkuntza dala gai honetan eskuhartu behar duena?
Geuk geure kritika propia daukagu, lehenego zuena entzun nahi degu.
Emakumeonganako indarkeria, genero maskulino eta femeninoarengan eragiten duten baldintza sozio-kulturalen ondorioz, emakumeok sufritzen dugun indarkeria bezala definitzen dugu. Emakumea gizonarekiko menpekotasun-maila batetan kokatzen duena. Indarkeria, harreman eremu desberdinetan eta adierazpen ezberdinekin ematen da. Gai larria da eta egunerokoa gainera eskola eremuan ematen diren erasoak. Eraso hauek, emakume izateagatik, emakumea mindu, umiliatu edota zapaldua denean ematen dira; askotan jakin barik ere erasotua izaten ari dela. Zapalduaren kontzientziarik ez izatea eta eskubidedun subjektutzat norbere burua ez hartzea izan daiteke jabe ez izatearen arrazoietariko bat. Emakumeon aurkako indarkeria jatorri eta oinarria jendartearen arau eta balio soziokulturaletan du, egiturazkoa da. Jendarte patriarkarretik jaio eta berau mantentzeko elementu moduan jokatzen duelarik.
Askotan aipatu dugun bezala, hezkuntza ezinbesteko zutabea da pertsonen garapenean, baita jendartearen eraikuntzan ere. Honen bitartez rolak, baloreak, jarrerak,… irakatsi eta transmititzen baitira. Jendartean modu desberdinetan ematen den bezala, hezkuntza eremuetan ere bai. • Klase barruko indarkerian, larria da ikastetxeak eta irakasleek erasoen aurrean hartzen duten jarrera pasiboa, honela konplize bilakatuz. Norberaren pribatutasunaren eraso fisiko eta psikikoak (ukituak, komentarioak, burlak...) egunerokoak dira eta irakasleek hauekiko ez dute jarrera gogorrik agertzen, arrazoian sakondu gabe. Normaltasun egoerak transmitituz. • Klasez kanpoko jarrerak, espazioen banaketa,… harreman sistema hierarkiakoan eta biolentzian oinarritua dago, modu ez zuzen batetan estereotipo sexistak, rol sexistak, jarrera sexistak…baimendu eta transmititzen direlarik • Ezin dugu ahaztu, Hezkuntza sistemak jokatzen duen papera, beraz. Hezkuntza sistema horrelako harremanak eta jokamoldeak birproduzitzera bideratuta dago gaur egun. Alde batetik, pentsarazten digutelako maila berdin batetik abiatzen garela, eta hortaz, berdin tratatzen gaituztelako, ezberdintasun egoerak normalizatuz. Eta beste alde batetik, ez da lanketa berezirik egiten dauden ezberdintasun egoera horiek gainditu eta erasoei aurre egiteko. Hau da, Hezkuntza sistemak ez du egoera aztergai jartzen eta berau eraldatzeko bitartekorik jartzen, ezta hau egiteko borondaterik erakusten ere honen adibide dira indarrean dauzkagun curriculumak eta orain EAEn bueltaka dabilen curriculumerako proposamen berriak.
Galderak. 1. Jabetzen al gara emakumeak jasaten duen indarkeriarekin egunerokotasunean? 2. Zer da indarkeria? 3. Istituzioek egiten al dute zerbait indarkeriaren aurrean?
HEZKIDETZA pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaera,...kontutan hartu gabe hezitzea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo eredu femenino eta maskulinoak, tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz. (www.hezkidetza.blogspot.com-etik hartua)
Hezkidetza baten bidez hezitzen ahal gaituzte?
Gaur egun, berdintasunaren kontzientzia zabaltzen ari dela onartu dezakegu, dena den, hau egunerokotasunean edo praktikan ez da ikusten den zerbait. Berdintasuna teorikoki jorratzen den gai bat dela uste degu,badaude kasu bereziak, baina oso gutxi ikusten dira. Gizartean, rol banaketak agerizkoak dira, eta ondorioz, emakumeek euren papera eta gizonezkoek eurena dute; beraz argi eta garbi ikusten da hezkidetza baten bitartez ez gaituztela hezitu ez hezitzen. Hezkidetza rol hauen ezabatzeko medioa dela deritzogu, mota honetako hezkitaren bitartez, rolak alde batera utziz jendea hezitzen baita; ez emakume edo gizon modura, baizik eta pertsona modura. Baina esan degun moduan, errealitatetik nahiko urrun dagoen heziketa edo idea da. Eta adibide moduan, Espainiako ministeritzak ateratako bideoa degu, "Entre el hombre y la mujer maltrato cero".
Argi dago neska mutilek haur direnetik, rol batzuk barneratzen dituztela bere baitan. Eta berauek, eguneroko bizitzan eta gizarte bertan eragiten dutela.
Mutillei dagokienez, gehienbat; segurtasuna, independentzia, agresibitatea eta buruzagitza gaitasunak egokitzen dizkiegu. Haurrei, aldiz, bihurritasuna eta aktibotasuna; hori dela eta, fulbolean, borroketara, etab. jolasten dira gehienbat.
Neskei, berriz, sentsibilitatea, intuizioa, ahultasuna eta aldakortasuna lotuko genizkioke. Haurrei, mantsotasuna, pasibitatea eta beldurra belazako baloreak atxikituko genizkie. Hauek ama-aitetara, medikuetara,…. jolastuko lukete.
Argi eta garbi, gure gurasoek isladatzen dute hori; nahiz eta, emakumeek, etxez kanpo lan egin, beraien denbora librea etxeko lanak egiten pasatzen dute. Aldiz, gizonezkoek, beraien zaletasunekin. Edo eta, emakumeen soldatak murritzagoak izan ohi dira. (Adibide hauek beti ez suertatu arren, gehiengoa izango litzateke).
Nahiz eta, gaur egun desberdintasun hauek gero eta murritzagoak izam, oraindik ere gizartean argi eta garbi ikusten dira joera desberdin hauek.
Dena laburki azaldu arren. Galdera batzuk egiten ditugu, nahi duenak erantzun dezala!
Haurra nola hezi behar dela pentsatzen duzu? Gehienbat zeinek eragiten du? 5 urteko mutiko bat beti nesken jostailuekin jolasten ikusiko bazenu, zer pentsatu eta nola jokatuko zenukeen?
Norbaiti beste galdera bat, suertatzen baldin bazaio, egin dezala!
Bideo ikusi badezute, Laurence Lessig-ek Creative Commons (CC) eta Software libreari buruz hitz egin digu. Lehenik eta behin, interesgarria izango litzateke bi kontzeptu hauek argi uztea.
Creative Commons, Lauren Lessig berberak sorturiko lizentzia mota bat da. Lizentzia mota hauen (mota desberdinetakoa baitaude) helburu nagusia kulturaren zabalketa librea da, eta helburu hau Sotware librearekin konpartitzen du.
Software librea eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da.Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:
- helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar). - aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea). - kopiatu ahal izatea. - hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.
Honela, jada argi izanda zeintzuk diren bi kontzeptu horien helburuak, bideoan lessig-ek adierazten duen abantaila ikusi dezakegu. CC moduko (edo Copylef, GPL, azken bi hauen beste lizentzia mota "irekiak" dira) lizentziak eta software librearen proiektuak kultura txikien zabalketan laguntzen dute. Abantaila hauek ere hezkuntzaren mailara eraman ditzakegu.
Hauek izango lirateke hezkuntzaren esparruan ikusten ditugun abantailak:
- Irakaskuntzaren beharretara egokitu daiteke. - Erabilitako material guztia edonork erabili dezake, beste irakasleek. - Malgunatasuna ematen du, edozein momentutan edozen tresna aldatu edo sorttzeko aukera ematen duelako. - Ikaslearen motibazioan laguntzen du, software-aren eraiketan (itzulpenak, ikonoak etab.) parte hartzeko aukera emanez.
Teknologia berriek gure bizitza fisikoarekiko "mundu paralelo" bat sortu dute, horregatik, software libreak sorturiko filosofia garrantzitsua da. Filosofia honek kultur askatasuna, kooperazioa, kulturaren ez-komertzializazioa bermatzen du.
Guzti horregatik post hau blogean jartzea erabaki degu, oso garrantzitsua iruditzen baitzaizkigu software mota eta lizentzia mota hauen atzean izkutatzen diren ideia eta helburuak.
Gai honen inguruan informazio gehiago nahi izanezgero klikatu hurrengo link-etan: