ZERGATIK EGIN DUGU HEZKIDETZARI BURUZKO BLOGA?

Gure blogaren helburua honakoa da. Jendea konturatzea egunerokotasunean rol banaketa nabarmena ematen dela gizartean.
Banaketa hau,edozein eremutan ematen da. Adibidez, eskolan, enpresetan, etxean, kalean, telebistan, interneten…
Zerrenda guztia esaten hasi beharko bagenu ez genuke inoiz bukatuko.

Gure taldearentzat oso garrantzitsua da eguneroko heziketa hezkidetza batean oinarritzea. Horregatik hurrengo galdera hauek inportantzia handia hartzen dute guretza:

- Zergatik hezten gaituzte neska edo mutil bezala?
- Zergatik ez digute hezten pertsona modura?

Neska garenoi, orain arte, gauza batzuk egiten eta izaten erakutsi digute. Neskak ,sentiberak ,delikatuak,politak… izan behar dugu. Mutilei ostera, sendo,handi, agresiboak… izatera bultzatu die gizarteak.

Denoi modu berean heziz gero, denok gauza berdinak modu berean egiteko aukera izango genuke (bakoitzaren kualitateen arabera) .Ez leudeke neska eta mutilei egokitutako ekintzak, ez legoke banaketarik, denak maila berean ekintza ezberdinak burutzeko aukera izango genuke eta baloratuko litzatekeena, indibiduo edo pertsona moduan ditugun kualitateak izango lirateke.

Gaur egungo heziketan mutilei egokitu zaizkien ezaugarriak neskei egokitu zaizkienak baino balio handiagoa dute. Lehiakortasuna, arrazionaltasuna, sorkuntza edo sormena dira gaur egun baloratzen diren ezaugarriak. Konpetentzia da arrakasta lortzeko bidea, eta balore edo ezaugarri guzti horiek betidanik gizonezkoekin loturik egon dira.

Hezkidetzak maila berean hezteaz gain, emakumeei betidanik atxikitu zaizkien ezaugarriak positiboki eta maila berean ere baloratzeko aukera ematen du. Horregatik, hezkidetzak gaur egungo eta etorkizuneko gizartean garrantzi handia hartzen duela deritzogu, eta hori litzateke geure bloga gai honen inguruan idazteko arrazoia.

Beraz, guk blog honekin jendea kontzientziatu nahi izan dugu, etorkizunean guraso eta hezitzaile izango garelako eta orain arte eman den eta ematen ari den rol banaketa hauek apurtzeko.
Gure haurrak hezkidetza baten oinarrituta hezten baditugu, orain dugun egoera honek aldaketa izugarria eman dezake eta emango lukeelaren ustekoak gera.

Horregatik, blog honen bidez, rol hauen inguruko informazioa, azterketa eta gogoetak idatziko ditugu, hauen inguruko eztabaidak sortzeko eta blogan parte hartzen duten pertsonekin iritzi ezberdinak elkarbanatzeko.

Rolak: Gaur egungo genero gatazka



Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrietan egin behar genuen bideoa guere blogaren gaiarekin erlazionatu dugu.

Bideo honen helburua rolen inguruko ikuspegi kritikoa hartzea da. Bakoitzak bere konklusio eta gogoetak atera ditzala, guk geurea atera dugun moduan.
ZER OPARI EGIN GURE HAURRARI GABONETAN?


Sexu bereizketarik ez

Baloia eta panpina; mutila eta neska. Gizarte patriarkalaren ispilua. «Helduok baloia mutilari ematen diogu, eta panpina, neskari. Baloia mutilarentzat balio positiboak lantzeko egokia bada, neskarentzat zergatik ez? Neskek 5-6 urterekin etxekoa imitatzeko joera izaten dute, afektibitatea lantzen dute. Helduetan hori nabarmena da; gizonezkoek, oro har, haurrekin komunikatzeko zailtasunak izaten dituzte. Baloia eta afektibitatea balioak lantzeko egokiak badira, guztientzat dira egokiak, neska izan edo mutila izan».
Haurrari arrazoiak ematen erakutsi behar zaio, baina horretarako aurretik gurasoek gauza bera egitea beharrezkoa da. «Gu gara haurren ereduak. Garrantzitsua da haurrei zer eta zergatik nahi duten entzutea; 4 urterekin hasten dira haurrak eskatzen. Argudiatzen jakiteko, lehen 4 urteetan helduok gauza guztien zergatiak ematea beharrezkoa da», azaldu du Apodakak.
Jostailua erostea gauza erraza da; egokia aukeratzea da zaila. Apodakari jostailu egokiak erosteko truku berezirik dagoen galdetuta, ezetz erantzun du, baina aholku txiki bat, behintzat, eman nahi izan du. «Erosi aurretik pentsatu. Jostailuen bidez hainbat balio transmititzen dizkiegu haurrei. Gurasoak ez gara laguntzaile soilak; hezitzaileak ere bagara».

Galderak
1. Ze opari egiten diogu gure haurrari gabonetan?
2. Neskari ze oparitzen diogu?
3. Mutilari ze oparitzen diogu?
4. Bereizketarik ematen al da opariak egiterako orduan?
5. Bereizketa desagertzeko , zer egin dezakegu?
6. Zergatik ematen da bereizketa hau?

PUBLIZITATE SEXISTA

Stuff aldizkarian azaltzen diren aholkuak bikotea ez galtzeko. Zein opari egin behar zaizkion adierazten du: Fregona, sartagia, ruloak, mantala...
Amari egin diezaiokezun oparirik original eta praktikoena, erratz elektrikoa.
5 gizon, horietako batek neska eskumuturretik modu oldakorrean helduta dauka. besteak begira. Egunerokotasunean ikusi dezakegun iragarkia.
2003-an Espainiara oporretan joateko iragarki promozionala






















Ezkerrean,Bartzelonan 2001-an ateratako iragarki bat patinete bat erosteko.

Eskuman, abeltzaintza empresa batek, idisko (zezen sementala) baten inguruko iragarkia.

GALDERAK
Ohartzen al gera egunero telebistan, aldizkari zein kaleko karteletan publizitate sexista agerizkoa dela?
Zein arazo ekar ditzakete honelako iragarkiek?
Uste al dezue hezkuntza dala gai honetan eskuhartu behar duena?

Geuk geure kritika propia daukagu, lehenego zuena entzun nahi degu.

EMAKUMEARENGANAKO INDARKERIA

Emakumeonganako indarkeria, genero maskulino eta femeninoarengan eragiten duten baldintza sozio-kulturalen ondorioz, emakumeok sufritzen dugun indarkeria bezala definitzen dugu. Emakumea gizonarekiko menpekotasun-maila batetan kokatzen duena.
Indarkeria, harreman eremu desberdinetan eta adierazpen ezberdinekin ematen da.
Gai larria da eta egunerokoa gainera eskola eremuan ematen diren erasoak.
Eraso hauek, emakume izateagatik, emakumea mindu, umiliatu edota zapaldua denean ematen dira; askotan jakin barik ere erasotua izaten ari dela. Zapalduaren kontzientziarik ez izatea eta eskubidedun subjektutzat norbere burua ez hartzea izan daiteke jabe ez izatearen arrazoietariko bat.
Emakumeon aurkako indarkeria jatorri eta oinarria jendartearen arau eta balio soziokulturaletan du, egiturazkoa da.
Jendarte patriarkarretik jaio eta berau mantentzeko elementu moduan jokatzen duelarik.

Askotan aipatu dugun bezala, hezkuntza ezinbesteko zutabea da pertsonen garapenean, baita jendartearen eraikuntzan ere. Honen bitartez rolak, baloreak, jarrerak,… irakatsi eta transmititzen baitira.
Jendartean modu desberdinetan ematen den bezala, hezkuntza eremuetan ere bai.
• Klase barruko indarkerian, larria da ikastetxeak eta irakasleek erasoen aurrean hartzen duten jarrera pasiboa, honela konplize bilakatuz. Norberaren pribatutasunaren eraso fisiko eta psikikoak (ukituak, komentarioak, burlak...) egunerokoak dira eta irakasleek hauekiko ez dute jarrera gogorrik agertzen, arrazoian sakondu gabe. Normaltasun egoerak transmitituz.
• Klasez kanpoko jarrerak, espazioen banaketa,… harreman sistema hierarkiakoan eta biolentzian oinarritua dago, modu ez zuzen batetan estereotipo sexistak, rol sexistak, jarrera sexistak…baimendu eta transmititzen direlarik
• Ezin dugu ahaztu, Hezkuntza sistemak jokatzen duen papera, beraz. Hezkuntza sistema horrelako harremanak eta jokamoldeak birproduzitzera bideratuta dago gaur egun. Alde batetik, pentsarazten digutelako maila berdin batetik abiatzen garela, eta hortaz, berdin tratatzen gaituztelako, ezberdintasun egoerak normalizatuz.
Eta beste alde batetik, ez da lanketa berezirik egiten dauden ezberdintasun egoera horiek gainditu eta erasoei aurre egiteko.
Hau da, Hezkuntza sistemak ez du egoera aztergai jartzen eta berau eraldatzeko bitartekorik jartzen, ezta hau egiteko borondaterik erakusten ere honen adibide dira indarrean dauzkagun curriculumak eta orain EAEn bueltaka dabilen curriculumerako proposamen berriak.

www.hezkidetza.blogspot.com-etik hartua dago)

Galderak.
1. Jabetzen al gara emakumeak jasaten duen indarkeriarekin egunerokotasunean?
2. Zer da indarkeria?
3. Istituzioek egiten al dute zerbait indarkeriaren aurrean?






HEZKIDETZA

HEZKIDETZA pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaera,...kontutan hartu gabe hezitzea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo eredu femenino eta maskulinoak, tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz. (www.hezkidetza.blogspot.com-etik hartua)

Hezkidetza baten bidez hezitzen ahal gaituzte?

Gaur egun, berdintasunaren kontzientzia zabaltzen ari dela onartu dezakegu, dena den, hau egunerokotasunean edo praktikan ez da ikusten den zerbait. Berdintasuna teorikoki jorratzen den gai bat dela uste degu,badaude kasu bereziak, baina oso gutxi ikusten dira.
Gizartean, rol banaketak agerizkoak dira, eta ondorioz, emakumeek euren papera eta gizonezkoek eurena dute; beraz argi eta garbi ikusten da hezkidetza baten bitartez ez gaituztela hezitu ez hezitzen.
Hezkidetza rol hauen ezabatzeko medioa dela deritzogu, mota honetako hezkitaren bitartez, rolak alde batera utziz jendea hezitzen baita; ez emakume edo gizon modura, baizik eta pertsona modura.
Baina esan degun moduan, errealitatetik nahiko urrun dagoen heziketa edo idea da. Eta adibide moduan, Espainiako ministeritzak ateratako bideoa degu, "Entre el hombre y la mujer maltrato cero".



Hau berdintasuna al da?

ROLAK NESKE-MUTILEEKIKO


Argi dago neska mutilek haur direnetik, rol batzuk barneratzen dituztela bere baitan. Eta berauek, eguneroko bizitzan eta gizarte bertan eragiten dutela.


Mutillei dagokienez, gehienbat; segurtasuna, independentzia, agresibitatea eta buruzagitza gaitasunak egokitzen dizkiegu. Haurrei, aldiz, bihurritasuna eta aktibotasuna; hori dela eta, fulbolean, borroketara, etab. jolasten dira gehienbat.

Neskei, berriz, sentsibilitatea, intuizioa, ahultasuna eta aldakortasuna lotuko genizkioke. Haurrei, mantsotasuna, pasibitatea eta beldurra belazako baloreak atxikituko genizkie. Hauek ama-aitetara, medikuetara,…. jolastuko lukete.


Argi eta garbi, gure gurasoek isladatzen dute hori; nahiz eta, emakumeek, etxez kanpo lan egin, beraien denbora librea etxeko lanak egiten pasatzen dute. Aldiz, gizonezkoek, beraien zaletasunekin. Edo eta, emakumeen soldatak murritzagoak izan ohi dira. (Adibide hauek beti ez suertatu arren, gehiengoa izango litzateke).

Nahiz eta, gaur egun desberdintasun hauek gero eta murritzagoak izam, oraindik ere gizartean argi eta garbi ikusten dira joera desberdin hauek.

Dena laburki azaldu arren. Galdera batzuk egiten ditugu, nahi duenak erantzun dezala!

Haurra nola hezi behar dela pentsatzen duzu? Gehienbat zeinek eragiten du?
5 urteko mutiko bat beti nesken jostailuekin jolasten ikusiko bazenu, zer pentsatu eta nola jokatuko zenukeen?



Norbaiti beste galdera bat, suertatzen baldin bazaio, egin dezala!


Maider, Maider eta Ianire