Gure blogaren helburua honakoa da. Jendea konturatzea egunerokotasunean rol banaketa nabarmena ematen dela gizartean.
Banaketa hau,edozein eremutan ematen da. Adibidez, eskolan, enpresetan, etxean, kalean, telebistan, interneten…
Zerrenda guztia esaten hasi beharko bagenu ez genuke inoiz bukatuko.
Gure taldearentzat oso garrantzitsua da eguneroko heziketa hezkidetza batean oinarritzea. Horregatik hurrengo galdera hauek inportantzia handia hartzen dute guretza:
- Zergatik hezten gaituzte neska edo mutil bezala?
- Zergatik ez digute hezten pertsona modura?
Neska garenoi, orain arte, gauza batzuk egiten eta izaten erakutsi digute. Neskak ,sentiberak ,delikatuak,politak… izan behar dugu. Mutilei ostera, sendo,handi, agresiboak… izatera bultzatu die gizarteak.
Denoi modu berean heziz gero, denok gauza berdinak modu berean egiteko aukera izango genuke (bakoitzaren kualitateen arabera) .Ez leudeke neska eta mutilei egokitutako ekintzak, ez legoke banaketarik, denak maila berean ekintza ezberdinak burutzeko aukera izango genuke eta baloratuko litzatekeena, indibiduo edo pertsona moduan ditugun kualitateak izango lirateke.
Gaur egungo heziketan mutilei egokitu zaizkien ezaugarriak neskei egokitu zaizkienak baino balio handiagoa dute. Lehiakortasuna, arrazionaltasuna, sorkuntza edo sormena dira gaur egun baloratzen diren ezaugarriak. Konpetentzia da arrakasta lortzeko bidea, eta balore edo ezaugarri guzti horiek betidanik gizonezkoekin loturik egon dira.
Hezkidetzak maila berean hezteaz gain, emakumeei betidanik atxikitu zaizkien ezaugarriak positiboki eta maila berean ere baloratzeko aukera ematen du. Horregatik, hezkidetzak gaur egungo eta etorkizuneko gizartean garrantzi handia hartzen duela deritzogu, eta hori litzateke geure bloga gai honen inguruan idazteko arrazoia.
Beraz, guk blog honekin jendea kontzientziatu nahi izan dugu, etorkizunean guraso eta hezitzaile izango garelako eta orain arte eman den eta ematen ari den rol banaketa hauek apurtzeko.
Gure haurrak hezkidetza baten oinarrituta hezten baditugu, orain dugun egoera honek aldaketa izugarria eman dezake eta emango lukeelaren ustekoak gera.
Horregatik, blog honen bidez, rol hauen inguruko informazioa, azterketa eta gogoetak idatziko ditugu, hauen inguruko eztabaidak sortzeko eta blogan parte hartzen duten pertsonekin iritzi ezberdinak elkarbanatzeko.
6 Iruzkin:
Zorionak! Blog ederra! Gai interesgarria, baina ez dudanez askorik pentsatu igual astakeriaren bat botako dut.
Gogoetatxo bat.
Ez dakit horren argi ikusten dudan rol banaketaren suntsitzearen beharra. Ea, oso argiak iruditzen zaizkit generoaren kontuak ekarri dituen/dakartzan kalteak (zuek ederki azaldu dituzue); hala ere, ez dakit banaketak berak ekartzen ote dituen kalteak. Zuek esan duzuen moduan, mutilei egokitzen zaizkien ezaugarriek balio handiagoa dute neskei egokitutakoak baino. Ados, gizarte hontan, momentu hontan, ezaugarri hoiek baliotsuagoak dira. Dena den, argi dago ez dala balio absolutua eta aldatu egin daitekela.
Agian momentu hontan ez daukat oso mentalitate iraultzailea, baina zaila egiten zait banaketa eza irudikatzea. Ez dut uste antropologikoki eman denik eta egungo kasu konkretutan ere, era batean ala bestean ziurrenik banaketa motaren bat ematen da. Orduan, nik uste, arazoa ezaugarrien garrantzian/balioan datza. Ezaugarri denak baloratuz (arrazionaltasuna, sentiberakortasuna, etab.), beharbada zeozer aldatu liteke.
Bueno, kritikak, denak.
Varun
Kaixo Varun,
milesker zure gogoetagatik. Agian errazagoa litzateke, rol banaketa horiek suntsitu baino beste balio bat ematea. nork daki?
egia esan, orain nahiko lo nago, badakizu, San sebastianeko ajea...
hurrengo batean fundamentuzko erantzun bat jarriko dugu.
Agur bero bat.
Maider eta Co.
Iep!
Oraindik fundamentozko erantzun baten zai nago e! :)
Ez dakit, tartean beste burutazioren bat euki det ta, ez dakidanez nun jarri, hemen bertan idatziko det.
Edertasun kontua da. Uste det zuen dokumentalean aipatzen zenutela nola gizarteak topiko batzuk sortzen ditun, emakumezkoak/gizonezkoak nolakoak diren, eta inplizituki nolakoak izan behar duten, horrek denak izugarrizko presioa eragiten duelarik gugan eta izugarri baldintzatzen gaituelarik, era jakin batean jokatu behar degulako ta ez bestean etabar etabar. Aurrekoan esan nuen, ba, ez nintzala kapaza-edo rol suntsiketa-ta imajinatzeko. Ba bai, igual imajinazio falta daukat. Izan ere, edertasun kontuetan ere, zaila egiten zait topikorik gabeko gizartea (jendartea) irudikatzea.
Edertasuna era askotan definitu da(iteke). Hauetako definizio baten arabera, talde batek adostutako ezaugarriak (ideal estetikoak) betetzen dituen hori ederra da. [aurkako ikuspegiaren arabera, edertasuna objetuaren baitan dago, ez dio taldeak aplikatzen] Era honetan, aniztasun kulturala ulertu dezakegu (indiakoa baldin bazara azal argikoa ederra izango da eta hemen berriz solariumak nonahi), esaterako. Ez balego adostutako ezer (askatasun totala), edertasunik al legoke? Musikarekin eta gauza asko askorekin berdin; death metal jotzen duen batek agian ez luke esango "oh, bai, oso ederra (bella edo) da hauen musika (death metal talde batena)", baina argi dago ezaugarri batzuk bete behar direla tipo honek onartu dezan hori death metal dela eta positiboki apreziatu dezan.
Puf, nahi nuna baino gehiago ari naiz luzatzen. Egia da adostutakoek mugatu egiten gaituztela eta egundoko presioa eragiten digutela; egia da normaltasun haundiago batez onartu behar genituzkela ideal estetiko hoietatik aldentzen direnak (gauzak, pertsonak); baina hola sortzen ditugu taldeak, kategoriak, estiloak, generoak eta hola jotzen ditugu gauza batzuk edertzat ta beste batzuk ez. Askatasun maila aldatzea igual bai, baina topiko barik, adostutako ideal barik hortik zehar ibiltzea... ez dakit posible ote den.
Bueno, ez dakit. Ez nago ziur esandako ia ezertaz, baina tira, zuek esan.
Agur bero bat,
varun
Kaixo Varun
Hemen erantzun dexentearen saiakera bat.
Egia da dokumentalean, eta blogean estereotipo eta rol kontuak kritikatzen ditugula, geure helburua horiek deuseztatzea edo dela. aldiz, zure hausnarketak ikusita, nire ideietan sakondu eta neure iritzia zertxobait aldatu dut. Une honetan Maider bezala erantzuten ari naiz, ez pavloventxakurra bezela.
Asuntoa da rol eta esterotipoen existentzia horrek jendearengan, eta batez ere, emakumeengan izugarrizko presioa eragiten duela. Bi puntu hauen existentzia arazo bat izan daiteke, baino are gehiago hauei ematen zaien balioa. Hor dago gakoa.
Estereotipoari, itsurari kristoren garrantzia ematen zaio.Zenbat buruhauste jantziko deguna aukeratzeko?makilatzeko?parrandara irteteko?
honen inguruko Balioa aldatu beharra dago. aurrerago azaltzen saiatuko naiz.
Irudi bakoitzari rol bat dagokio, eta rol horiek atzean hainbat balore ezberdin daramatzate izkutaturik.
kasu honetan ez nabil gizon eta emakume rolen inguruan idazten, baizik eta gizartean sortzen diren taldeen inguruan.
alternatibo ITSURA adibidez, gaur egun modan dago. Edonork jotzen du Rock talde batetan, pitilloak jantzi, all star zapatilak eraman, y muy importante, ir de culto.
Gogoratzen nauz, DBH-en negoela eta all star zapatila horiek oparitu zizkidatela. Klasean guztiek bazilatzen ninduten pailazo zapatak zirela esanez. Hurrengo urtean, klase erdiak horiek zeramatzan, denek ahaztuta zein iritzi zuten zapatila horien inguruan.DENA ITSURA.
Itsuraren inguruan hainbat talde ezberdin sortzen dira. Bakoitza itsura horrekin bere burua identifikatzen du, eta identifikazio horrek beste batzuk baztertzen ditu. Noraino iristen da itsurari ematen zaion balioa?
Buf...jada ez dakit zein puntutan nabilen, ezta nire hitzak koherenteak diren...
Rolei eta estereotipoari ematen zaion balioa murriztu behar da, materialari ematen zaion balio hori.
"Nos interesa lo mismo, tenemos los mismos, hobbies, escuchamos la misma musica, por lo tanto somos los mejores amigos".
Superfiziala gailentzen da balioen gainetik, eta rol horiek, azkenean pertsonak alienatu eta balio batzuk izatera bultzatzen ditu.
badakit ideien nahaste-borraste bat plazaratu detela nere komentario hontan, biño ez dakat egituratzeko gogorik, honela atera zait eta.
zeozer ulertzen ez bada, badakizue, hemendik galdetu.
Iep, Maider (ta besteak),
Uste det oro har ulertzen detela (ta konpartitu). Beste buruketa batzuk, ea zeozer aurreratzen degun.
Orain otu zait 3 elementurekin ari gerala batik bat: (1) taldea/rola, (2) itxura, (3) baloreak. Baloreak taldearen barrukoa lirateke ta itxura, berriz, kanpokoa. Elkarri estu lotuta daude; era ezberdinetan erlazionatu ditzazkegu; adibidez: itxura bakoitzari rol bat dagokio / rol bakoitzari balore batzuk dagozkio.
Zuk esan bezela, itxurak izugarrizko garrantzia du orainhemen; rolak itxura jakin batekin lotzen dira;
baloreak itxura jakin batekin lotzen dira. Mekanismo hau oso ahaltsua/eraginkorra da eta, beraz, oso arriskutsua. Egunhemen irudia nonahi dago eta, beraz, gauza bakoitzari dagozkion baloreak begirada azkar batekin atzeman daitezke ('dagozkion baloreak' esan beharrean, 'irudiaren sortzaileak ezarri nahi dizkion baloreak' behar genuke, baina hau igual luzetxuegia da).
Zuk esan bezela, itxurari ematen zaion garrantzia murriztu behar da, eta converse-ek erakutsi bezela, itxura jakin batekin lotutako baloreak aldatu daitezke. Nola murriztu genezake emandako garrantzi hori? Nola lotutako baloreak aldatu? Beste galdera batzuk: zerk definitzen du genero bat/giza-talde bat? zerk definitu behar luke?
Eztakitpa. Nik esango nuke trinidade santu hori hausterik ez dagoela (1-2-3). Barruko gauzek (baloreek) prestigio haundiagoa dutenez, badirudi hauek definitu behar luketela, hain zuzen, taldea; eta ez, ordea, itxurek. Dena den, talde-esentzial honek itxura jakin bat (prototipikoa, estereotipikoa) izango du (bere talde izaera indartuko duena, bide batez). Antza, arraultza ta oiloaren arazo bera dugu hemen (zein zegoen lehenen?).
Buf, uste det bide astuna hartu detela, ea zeozer ulertzen dezuen.
varun
kaixo Varun,
sintesi edo lotura ona egin dezula iruditzen zait, trinidadea jeje.
Momentu honetan ezin erantzun zure galderei "Nola murriztu genezake emandako garrantzi hori? Nola lotutako baloreak aldatu? Beste galdera batzuk: zerk definitzen du genero bat/giza-talde bat? zerk definitu behar luke?"
ez dakit, bakoitzak bere burua konbentzitu beharko luke, itsurario hainbesteko garrantzia ez eman...bah, topikoa da esten ari naizena, ez?
pentsatu beharra dakat.
dena den, zure galderei erantzuna aurkitzen badiezu, idatzi berriz mesedez!
Publicar un comentario