
Argi dago neska mutilek haur direnetik, rol batzuk barneratzen dituztela bere baitan. Eta berauek, eguneroko bizitzan eta gizarte bertan eragiten dutela.
Mutillei dagokienez, gehienbat; segurtasuna, independentzia, agresibitatea eta buruzagitza gaitasunak egokitzen dizkiegu. Haurrei, aldiz, bihurritasuna eta aktibotasuna; hori dela eta, fulbolean, borroketara, etab. jolasten dira gehienbat.
Neskei, berriz, sentsibilitatea, intuizioa, ahultasuna eta aldakortasuna lotuko genizkioke. Haurrei, mantsotasuna, pasibitatea eta beldurra belazako baloreak atxikituko genizkie. Hauek ama-aitetara, medikuetara,…. jolastuko lukete.
Argi eta garbi, gure gurasoek isladatzen dute hori; nahiz eta, emakumeek, etxez kanpo lan egin, beraien denbora librea etxeko lanak egiten pasatzen dute. Aldiz, gizonezkoek, beraien zaletasunekin. Edo eta, emakumeen soldatak murritzagoak izan ohi dira. (Adibide hauek beti ez suertatu arren, gehiengoa izango litzateke).
Nahiz eta, gaur egun desberdintasun hauek gero eta murritzagoak izam, oraindik ere gizartean argi eta garbi ikusten dira joera desberdin hauek.
Dena laburki azaldu arren. Galdera batzuk egiten ditugu, nahi duenak erantzun dezala!
Haurra nola hezi behar dela pentsatzen duzu? Gehienbat zeinek eragiten du?
5 urteko mutiko bat beti nesken jostailuekin jolasten ikusiko bazenu, zer pentsatu eta nola jokatuko zenukeen?
Norbaiti beste galdera bat, suertatzen baldin bazaio, egin dezala!
Maider, Maider eta Ianire
2 Iruzkin:
Galderak erantzunez,
Haurra nola hezi behar dela pentsatzen duzu? Gehienbat zeinek eragiten du?
Nere iritziz, faktore askok eragin dezakete. Bai, irakasleak, familiak (gurasoak edo zure arduradunak, atton-amonak,...), telebistak,...
Eta aldaketa finko bat nahi izanez gero, elkarreragin bat egon behar du horien artean........
5 urteko mutiko bat beti nesken jostailuekin jolasten ikusiko bazenu, zer pentsatu eta nola jokatuko zenukeen?
Egia esan, irakasle moduan, umeagatik preokupatu egingo nintzateke. Hasiera batean, ez litzatekeelako ondo ikusia izango; burlak, insultoak,... jasango lituzke.
Nahiz eta, inguruak bukaerako joera "desberdin edo gutxiago ikusi" hori onartu, tratu txarra inork ez dio kenduko, berau ume bat izango zen eta ez heldu bat.
Nik nere iritziye bota det, nahi duenak erantzun dezala,
Ondo pasa!
Ianire
"...Nahiz eta, inguruak bukaerako joera "desberdin edo gutxiago ikusi" hori onartu, tratu txarra inork ez dio kenduko, berau ume bat izango zen eta ez heldu bat..."
Egia esan hori ez det oso ondo ulertu :).
- 5 urteko mutiko bat beti nesken jostailuekin jolasten ikusiko bazenu, zer pentsatu eta nola jokatuko zenukeen?
Testuingurua eta nire paperaren arabera, suposatzen det modu desberdinean jokatuko nukeela. Hau da, ama izango banintz ez nintzateke arduratuko. Ez det gauza negatibotzat ikusten, mutiko bat "nesken jostailuekin ibiltzeak.
Bere irakaslea izango banintz aldiz, ez nuke soilik ume horren ardura izango bazik eta beste ume batzuen ardura.
Ianirek dioen moduan, gerta litekeen egoeretako bat, mutiko horrek beste ikaskideen (mutilak gehiengoa) burla, mehatsuak etab. jasotzea izango litzateke.
honelako arazoetan ikusten da errotik datorren problema. honelako egoera batean mometuko eskuhartzeak sekulako garrantzia izango du ume horren sentimendutarako, baino horretarako soilik. Ziurrenik beste umerenbatek zeozer ikasiko du, baina ez da guztiz eraginkorra izango.
Honelako egoerak ekiditea da garrantzitsuena, eta horretarako etengabeko heziketa prozesu bat jaso behar dute umeek, balore berriak duen heziketa modelo bat, hezkidetza eredua.
maider.
Publicar un comentario