EMAKUMEARENGANAKO INDARKERIA

Emakumeonganako indarkeria, genero maskulino eta femeninoarengan eragiten duten baldintza sozio-kulturalen ondorioz, emakumeok sufritzen dugun indarkeria bezala definitzen dugu. Emakumea gizonarekiko menpekotasun-maila batetan kokatzen duena.
Indarkeria, harreman eremu desberdinetan eta adierazpen ezberdinekin ematen da.
Gai larria da eta egunerokoa gainera eskola eremuan ematen diren erasoak.
Eraso hauek, emakume izateagatik, emakumea mindu, umiliatu edota zapaldua denean ematen dira; askotan jakin barik ere erasotua izaten ari dela. Zapalduaren kontzientziarik ez izatea eta eskubidedun subjektutzat norbere burua ez hartzea izan daiteke jabe ez izatearen arrazoietariko bat.
Emakumeon aurkako indarkeria jatorri eta oinarria jendartearen arau eta balio soziokulturaletan du, egiturazkoa da.
Jendarte patriarkarretik jaio eta berau mantentzeko elementu moduan jokatzen duelarik.

Askotan aipatu dugun bezala, hezkuntza ezinbesteko zutabea da pertsonen garapenean, baita jendartearen eraikuntzan ere. Honen bitartez rolak, baloreak, jarrerak,… irakatsi eta transmititzen baitira.
Jendartean modu desberdinetan ematen den bezala, hezkuntza eremuetan ere bai.
• Klase barruko indarkerian, larria da ikastetxeak eta irakasleek erasoen aurrean hartzen duten jarrera pasiboa, honela konplize bilakatuz. Norberaren pribatutasunaren eraso fisiko eta psikikoak (ukituak, komentarioak, burlak...) egunerokoak dira eta irakasleek hauekiko ez dute jarrera gogorrik agertzen, arrazoian sakondu gabe. Normaltasun egoerak transmitituz.
• Klasez kanpoko jarrerak, espazioen banaketa,… harreman sistema hierarkiakoan eta biolentzian oinarritua dago, modu ez zuzen batetan estereotipo sexistak, rol sexistak, jarrera sexistak…baimendu eta transmititzen direlarik
• Ezin dugu ahaztu, Hezkuntza sistemak jokatzen duen papera, beraz. Hezkuntza sistema horrelako harremanak eta jokamoldeak birproduzitzera bideratuta dago gaur egun. Alde batetik, pentsarazten digutelako maila berdin batetik abiatzen garela, eta hortaz, berdin tratatzen gaituztelako, ezberdintasun egoerak normalizatuz.
Eta beste alde batetik, ez da lanketa berezirik egiten dauden ezberdintasun egoera horiek gainditu eta erasoei aurre egiteko.
Hau da, Hezkuntza sistemak ez du egoera aztergai jartzen eta berau eraldatzeko bitartekorik jartzen, ezta hau egiteko borondaterik erakusten ere honen adibide dira indarrean dauzkagun curriculumak eta orain EAEn bueltaka dabilen curriculumerako proposamen berriak.

www.hezkidetza.blogspot.com-etik hartua dago)

Galderak.
1. Jabetzen al gara emakumeak jasaten duen indarkeriarekin egunerokotasunean?
2. Zer da indarkeria?
3. Istituzioek egiten al dute zerbait indarkeriaren aurrean?






0 Iruzkin:

Publicar un comentario