CREATIVE COMMONS ETA SOFTWARE LIBREAREN ABANTAILAK
Bideo ikusi badezute, Laurence Lessig-ek Creative Commons (CC) eta Software libreari buruz hitz egin digu. Lehenik eta behin, interesgarria izango litzateke bi kontzeptu hauek argi uztea.
Creative Commons, Lauren Lessig berberak sorturiko lizentzia mota bat da. Lizentzia mota hauen (mota desberdinetakoa baitaude) helburu nagusia kulturaren zabalketa librea da, eta helburu hau Sotware librearekin konpartitzen du.
Software librea eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da.Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:
- helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar).
- aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
- kopiatu ahal izatea.
- hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.
Honela, jada argi izanda zeintzuk diren bi kontzeptu horien helburuak, bideoan lessig-ek adierazten duen abantaila ikusi dezakegu. CC moduko (edo Copylef, GPL, azken bi hauen beste lizentzia mota "irekiak" dira) lizentziak eta software librearen proiektuak kultura txikien zabalketan laguntzen dute. Abantaila hauek ere hezkuntzaren mailara eraman ditzakegu.
Hauek izango lirateke hezkuntzaren esparruan ikusten ditugun abantailak:
- Irakaskuntzaren beharretara egokitu daiteke.
- Erabilitako material guztia edonork erabili dezake, beste irakasleek.
- Malgunatasuna ematen du, edozein momentutan edozen tresna aldatu edo sorttzeko aukera ematen duelako.
- Ikaslearen motibazioan laguntzen du, software-aren eraiketan (itzulpenak, ikonoak etab.) parte hartzeko aukera emanez.
Teknologia berriek gure bizitza fisikoarekiko "mundu paralelo" bat sortu dute, horregatik, software libreak sorturiko filosofia garrantzitsua da. Filosofia honek kultur askatasuna, kooperazioa, kulturaren ez-komertzializazioa bermatzen du.
Guzti horregatik post hau blogean jartzea erabaki degu, oso garrantzitsua iruditzen baitzaizkigu software mota eta lizentzia mota hauen atzean izkutatzen diren ideia eta helburuak.
Gai honen inguruan informazio gehiago nahi izanezgero klikatu hurrengo link-etan:
GNU proiektua: Software librea eta Kultur askatasunaren inguruko informazioa
Hezkuntza eta Sotware librearen inguruko artikulua
Maider, Maider eta Ianire
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 Iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada